XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Motorrak berotzen hasiak dira Nafarroa Oinez 91 festarakoAtarrabian izango da urriaren 20an
I.I. /
Ikastolako zuzendaria den Jose Luis Gorostidi, Angel Apezetxea gerentea eta Zuriñe Mendizabal Ikastolen Elkarteko kideek egitarau honen ezaugarriak azaldu zituzten.
Eginkizun hauek era guztietako jendea hartuko dute kontutan eta hilaren amaieran hasiko dira
Angel Apezetxeak adierazi duenez,
Lehenagotik ere hasiak ziren Paz de Zigandakoek
Horrela uda baino lehenago xake txapelketa, futbol torneoak edota Oinez 91 izeneko emakumezkoen txirrindulari taldea antolatu dira.
Datorren larunbatean Larrabide kiroldegian emakumezkoen saskibaloia izanen da.
Partehartzaileak Donostia eta Cbn taldeak izanen dira.
Zortzi t'erdietan, berriz, goian aipatutako Orfeoia Atarrabiako San Andres Elizan arituko da.
Euskal-folk kontzertua entzuteko parada izanen da urriaren 5ean Gaiarre Antzokian Mikel Laboa, Elizaga eta Ortzirekin.
Hertzainak, Balerdi-Balerdi eta Malos Tratos saio bikaina eskainiko dute biharamunean motorrak berotzearren.
Urriak 17an Lontxo Amurizak zuzendurik bertsolaritza saio bikaina eta pilota partiduak, kirolari handienetakoek parte hartuko dutelarik.
Euskararen normalizaziorako urratsak lantzeari buruzko hitzaldiak ere izanen dira Mari Karmen Garmendia eta J. Arenas Generalitateko teknikariaren eskutik.
Aipatzekoa da hilabete hasieran Gotorlekuko Mistosen Pabilioian zabalduko den arte erakusketa, zabal zabala izango bait da.
Bertan 140 artista euskaldunen pintura eta eskultur lanak egonen dira ikusgai, Oteiza barne dagoelarik.
Jose Luis Gorostidiren ustez,
Hauetaz gain, atzo emaniko prentsaurrekoan Oinez 91 audio eta bideo klipa ere aurkeztu zuten Paz de Zigandakoek.
Musikaren egilea Juan Mari Beltran da, eta letrarena, berriz,
Erramun eta Angele Martikorena, Negu Gorriak, Tapia eta Leturia, Mikel Laboa eta Ladis Galarzak abesten dute, besteak beste.